XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Jakiña, gaur bat, biar bestea.

Ez alperrik! Arek agintzen zuenik ez baizuten ematen An zegoken Artza, ori dena mozteko, Onetzaz itzegingo diagu gero.

Onek ala zioken: - Sendagai oiek erosi nai ditunak, aukera bazeukak ekonomatuan.

Sendagillearean aginduak, bada, aizeak eramaten zizkin.

An, denen gañetik, orduan beñepin, Artza zegoken.

Onek agintzen zin denakin.

Urrengo egunean etorriko uan sendagille ura bera, ta gaixoa okerrago arkituko zin.

Agindu zuen sendagaia artu al zuen, galdetuko zioken.

Etziotela eman, betiko erantzuna.

ltz bi egingo zizkin laguntzen zion zaindariarekin eta ez uan sendagille au geiago etorriko.

Baña gaizki egiña.

Gizona bazan, salatu egin bear zin.

Azkenean, sal de higuera ta aspirina besterik agintzen etzuena, gazte arroxko bat geratu uan.

Tifusen aurka tarteka-tarteka ematen zizkiguteken ziztakoak.

Aiek ere duan etorriko itun onera.

Baña ortik ere gure Artzak ateratzen zin bere negozioa.

Ogia kentzen ziguteken.

eta ordez ur-esne pixka bat eman.

Ogia uan zerbait balio zuana.

Ura kendu ezkero, baterez bezela.

Arrats gaixtoak igarotzen zizkiteken batzuk.

Baña neri etzitzaidaken egundo itsatsi.

Anaiari ere ez dit uste.

Baña batzuk errukia ematen zidateken.